Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;haren onginahia euria dakarren hodeia.

16. Lortu zuhurtzia eta adimena,urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.

17. Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da,bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.

18. Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,handikeriaren ostean erorketa.

19. Hobe dohakabeekin batera apal izan,harroputzekin aberats izan baino.

20. Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik.Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!

21. Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 16