Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16:12-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.

13. Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeaketa zuzen mintzo direnak maite.

14. Erregearen haserreak heriotza iragartzen du,baina zuhurrak baretzea lortzen du.

15. Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;haren onginahia euria dakarren hodeia.

16. Lortu zuhurtzia eta adimena,urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.

17. Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da,bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.

18. Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,handikeriaren ostean erorketa.

19. Hobe dohakabeekin batera apal izan,harroputzekin aberats izan baino.

20. Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik.Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!

21. Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.

22. Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.

23. Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.

24. Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.

25. Badira zuzen-itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.

26. Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 16