Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 14:18-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Heldugabeei dagokie zentzugabekeria,jakintza zuhurren koroa da.

19. Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua,gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.

20. Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri;aberatsaren adiskideak, ordea, ugari.

21. Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du;zorionekoa dohakabeez errukitzen dena!

22. Desbideraturik dabiltza gaizkileak;onginahia eta leialtasuna ongileentzat.

23. Nekeak beti du bere irabazia,berritsukeriak pobrezia bakarrik.

24. Aberastasunak zuhurren koroa,zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.

25. Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu,iruzurtiak gezurra barra-barra.

26. Jauna errespetatzeak konfiantza osoa sortzen du,eta ondorengoak ere horretan babestuko dira.

27. Bizi-iturri da Jaunarenganako begirunea,herioaren sareetatik ihes egiteko.

28. Herri jendetsua erregearen ohore,jende gutxiko herria printzearen hondamendi.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 14