Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 12:4-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Emazte jatorra senarraren koroa,emazte lotsagabea minbiziaren parekoa.

5. Zintzoek zuzentasuna dute gogoan,gaiztoek iruzurkeria besterik ez.

6. Gaiztoen hitzak heriotzako tranpa dira;zintzoenak, berriz, salbameneko bide.

7. Gaiztoak lur jo eta kito! Zintzoen etxeak zutik dirau.

8. Nor bere zentzu onaren arabera txalotuko dute,bihotz okerrekoak mespretxua izango du.

9. Hobe apal izan zerbitzari bat bakarra edukiz,handiustean ibili baino, zer janik izan gabe.

10. Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere,gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak.

11. Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilena burugabea galanta.

12. Gutizia gaiztoen sarea da; zintzoen sustraia emankorra.

13. Gaiztoa bere gezurretan geratzen da harrapatua,zintzoak ihes egiten dio arriskuari.

14. Nor bere esanen fruituaz aseko,nork bere eginen ordaina jasoko.

15. Txoroak ongi deritzo bere jokabideari;zuhurra, berriz, adi egoten da besteen iritziari.

16. Txoroak berehala agertzen du bere haserrea,zuhurrak isilean gordetzen iraina.

17. Egiazaleak zuzentasunez du aitortzen,lekuko faltsuak gezurrez.

18. Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 12