Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 11:7-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena!Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.

8. Zintzoa estuasunetik atera duteeta gaiztoa sartu da haren lekura.

9. Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa,jakintzak salbatzen zintzoa.

10. Zintzoen zorionaz hiria pozik,gaiztoen galtzeaz are pozikago.

11. Zuzenen bedeinkazioak hiria eraikitzen du,gaiztoen hizketak erabat desegiten.

12. Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea,burutsua dena isilik egoten da.

13. Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu,pertsona fidagarriak dena gordetzen.

14. Zuzendaritza gabe, herria behera;aholkulari asko bada, orduan aurrera.

15. Ezezagunaren fidatzaileak bere buruari kalte,konpromisorik hartzen ez duenak lasaitasuna ziur.

16. Emakume atseginak ospea bereganatuko du,eta gizon ausartak aberastasuna.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 11