Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 11:25-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Eskuzabalak oparotasuna izango du,edaten ematen duenak hartu ere egingo du.

26. Garia gordetzen duena jendeak madarikatu,salgai jartzen duena bedeinkatu.

27. Ongiaren bila saiatzen denak izango du onespenik,gaizkiaren bila dabilenari gaizkia etorriko zaio.

28. Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da,zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.

29. Bere etxeaz arduratzen ez denak putza izango du gero,zentzugabea zuhurraren esklabo izango.

30. Bizi-arbolarena bezalakoa da zintzoaren fruitua;zuhurrak jendearen onespena bereganatzen du.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 11