Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 11:18-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu,zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.

19. Zuzentasunaren bidetik bizitzara,gaiztakeriaren atzetik heriotzara.

20. Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak;atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.

21. Azken finean, zigorra izango du gaiztoak;zintzoaren ondorengoa onik aterako da.

22. Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean,hala da zentzugabeko emakume ederra.

23. Zintzoaren nahia bete egiten da,gaiztoaren itxaropenak huts egiten.

24. Batak beti eman, eta halere aberastu;besteak dena gorde, eta beti gabe.

25. Eskuzabalak oparotasuna izango du,edaten ematen duenak hartu ere egingo du.

26. Garia gordetzen duena jendeak madarikatu,salgai jartzen duena bedeinkatu.

27. Ongiaren bila saiatzen denak izango du onespenik,gaizkiaren bila dabilenari gaizkia etorriko zaio.

28. Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da,zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.

29. Bere etxeaz arduratzen ez denak putza izango du gero,zentzugabea zuhurraren esklabo izango.

30. Bizi-arbolarena bezalakoa da zintzoaren fruitua;zuhurrak jendearen onespena bereganatzen du.

31. Zintzoak lurrean izaten badu bere ordaina,are gehiago gaizto eta bekatariak!

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 11