Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 10:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zintzoa oroitua izango da eta onetsia,gaiztoen izena bera ere usteldu egingo.

8. Bihotz zuhurrekoak onartzen ditu aginduak,mihi txorokoa hondamendirantz abiatzen.

9. Zuzen dabilena seguru dabil,bide okerretik doana nabarmen geratzen.

10. Azpikeriaz dabilenak atsekabea dakar,aurrez aurre zentzarazten duenak konponbidea.

11. Zintzoaren mihia bizi-iturri da,baina gaiztoarenak indarkeria gordetzen.

12. Gorrotoak haserreak sortzen ditu,maitasunak akats guztiak ezkutatzen.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 10