Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 10:20-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia,gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.

21. Zintzoaren hitzak askoren bizigarri,baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira.

22. Jaunaren bedeinkazioak aberasten du,eta ezer ez gure nekeak gehitzen.

23. Izen belzten aritzea da zentzugabearen gozamena,zuhur jokatzea pertsona burutsuarena.

24. Zeren beldur, huraxe gertatzen zaio gaiztoari;zeren irrika, huraxe ematen zintzoari.

25. Ekaitza pasa, eta kito gaiztoa!Baina betiko oinarriak ditu zintzoak.

26. Nola ozpina ahorako eta kea begietarako,hala alferra lanean hartzen duenarentzako.

27. Jauna errespetatzeak bizia luzatzen du;gaiztoaren urteak, ordea, labur egiten.

28. Zintzoak bizitza pozgarria espero du,gaiztoaren itxaropenak porrot egiten.

29. Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat,hondamendi gaizkilearentzat.

30. Zintzoa ez da inoiz koloka ibiliko;gaiztoak, ordea, ez du lurrean iraungo.

31. Zintzoaren ahotik zuhurtzia sortzen da,moztu egingo dute mihi maltzurra.

32. Atsegingarri dira zintzoaren hitzak,maltzurkeria huts gaiztoarenak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 10