Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 10:12-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Gorrotoak haserreak sortzen ditu,maitasunak akats guztiak ezkutatzen.

13. Burutsuaren ezpainetan hitz zuhurrak;burugabearen bizkarrari, eman egurra!

14. Zuhurrak jakinduria biltzen du,mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen.

15. Aberatsak bere ondasunetan du babesa,behartsuak bere gabezian hondamendia.

16. Zintzoaren lansaria bizia da,gaiztoaren irabazia porrota.

17. Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa,zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik.

18. Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du,iraina zabaltzen duena zentzugabea galanta.

19. Hizketa ugari, huts egitea sarri;mihiari eusten dakiena, hori bai zuhurra!

20. Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia,gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.

21. Zintzoaren hitzak askoren bizigarri,baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira.

22. Jaunaren bedeinkazioak aberasten du,eta ezer ez gure nekeak gehitzen.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 10