1. Salomonen esaera zaharrak.Seme zuhurra aitaren pozbide,seme zentzugabea amaren atsekabe.
2. Bidegabeki pilaturiko altxorrek probetxurik ez,baina zuzentasunak heriotzatik libratzen du.
3. Jaunak ez du zintzoa goseak uzten;bai, ordea, gaiztoen irrika asegabe.
4. Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.
5. Burutsuak bildu egiten du udaldian,uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.
6. Zintzoak bedeinkazioa bereganatzen du,gaiztoaren mihiak indarkeria gordetzen.
7. Zintzoa oroitua izango da eta onetsia,gaiztoen izena bera ere usteldu egingo.
8. Bihotz zuhurrekoak onartzen ditu aginduak,mihi txorokoa hondamendirantz abiatzen.