Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 10:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Salomonen esaera zaharrak.Seme zuhurra aitaren pozbide,seme zentzugabea amaren atsekabe.

2. Bidegabeki pilaturiko altxorrek probetxurik ez,baina zuzentasunak heriotzatik libratzen du.

3. Jaunak ez du zintzoa goseak uzten;bai, ordea, gaiztoen irrika asegabe.

4. Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.

5. Burutsuak bildu egiten du udaldian,uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.

6. Zintzoak bedeinkazioa bereganatzen du,gaiztoaren mihiak indarkeria gordetzen.

7. Zintzoa oroitua izango da eta onetsia,gaiztoen izena bera ere usteldu egingo.

8. Bihotz zuhurrekoak onartzen ditu aginduak,mihi txorokoa hondamendirantz abiatzen.

9. Zuzen dabilena seguru dabil,bide okerretik doana nabarmen geratzen.

10. Azpikeriaz dabilenak atsekabea dakar,aurrez aurre zentzarazten duenak konponbidea.

11. Zintzoaren mihia bizi-iturri da,baina gaiztoarenak indarkeria gordetzen.

12. Gorrotoak haserreak sortzen ditu,maitasunak akats guztiak ezkutatzen.

13. Burutsuaren ezpainetan hitz zuhurrak;burugabearen bizkarrari, eman egurra!

14. Zuhurrak jakinduria biltzen du,mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen.

15. Aberatsak bere ondasunetan du babesa,behartsuak bere gabezian hondamendia.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 10