9. edertu egingo zaituzte,koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.
10. Seme, ez amore eman,gaiztoek nahastu egin nahi bazaituzte.
11. Beharbada, esango dizute: «Zatoz gurekin;zelatan jarriko gara odola isurtzekoeta errugabeei erasoko geure atseginerako;
12. bizirik irentsiko ditugu, Herio Leizeak bezala,eta oso-osorik galduko dira, hobira doazenak legez;
13. egundoko altxorrak eskuratueta harrapakinez beteko dugu etxea;
14. esku hartuko duzu zeuk ere irabazietan,gordailu bakarra izango dugu eta».