Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 1:18-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. baina beren odola isurtzeko zain daude horiek zelatan,beren buruak jartzen dituzte arriskuan.

19. Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona:lapurrari berari kentzen dio bizia.

20. Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria,ibilbideetan oihuka;

21. toki zaratatsuetan egiten du hots,hiri-sarrerako plazan deiadar:

22. «Zuek, zentzugabeok, noiz arte maiteko duzue zentzugabekeria?Zuek, harroputzok, noiz arte jarraituko harrokerian?Zuek, burugabeok, noiz arte gorrotatuko jakinduria?

23. Onar ezazue nire zentzarazpena!Neure espiritua zabaldu nahi dut zuengana,ene mezua adierazi.

24. Deitu, eta ezezkoa erantzun duzuenez,eskua luzatu, eta inork jaramonik egin ez,

25. nire aholkuak baztertueta zentzarazpenik ez didazuenez onartu,

26. nik barre egingo dizuet zeuen zoritxarraz,iseka, izu-ikara sartzen zaizuenean.

27. Ekaitza bailitzan ikarak harrapatzean,haize-erauntsia bezala zoritxarra iristean,larria eta nahigabea heltzen zaizkizuenean,

28. orduan dei egingo didazue, baina ez dizuet erantzungo;bilatu, baina ez nauzue aurkituko.

29. Jakinduria gaitzetsi egin duzuenezeta Jaunari begirunerik izan ez,

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 1