Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 5:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. putzuetan urabanatzen dutenen oihua:Jaunaren garaipenakontatzen ari dira,bere indarrez Israeliemaniko garaipena.Jaunaren herriahiriko ateetara jaitsi da.

12. Esna, itzar zaitez, Debora,itzarri, esnatu,kanta ezazu!Jaiki, Barak,hartu zeure gatibuak,Abinoamen seme horrek!

13. «Jaitsi dira bizirik geldituakhandiekin batera;jaitsi daJaunaren herriaausartekin batera,nik, Deborak, deitua.

14. Efraimdarrek menderatu duteAmalek;haien atzetik benjamindarrak datoz,beraien gudari artean.Makirren senitartetik datozzure gudalburuaketa Zabulonengandikaginte-makila dutenak.

15. Isakartarren buruzagiakDeborarekin joan diraeta, isakartarrak bezala,Barak ere bai,haren ondoren lasterka lautadan.Rubendarren familietanhandiak erabakiak!

16. Zergatik gelditu zara, bada,eskortetan, Ruben,artzain-txistuak entzuten?Rubendarren familietanhandiak erabakiak!

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 5