Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun hartan, Deborak eta Abinoamen seme Barakek honela kantatu zuten:

2. «Prest daude israeldarrak gudurako,herriak bere burua eskaintzen du.Goretsi Jauna!

3. Entzun, erregeok!Adi, nagusiok!Nik nahi diot Jaunari kantatu,Jauna, Israelen Jainkoa, goraipatu.

4. Zu Seirtik ateratzean, Jauna,Edomgo zelaietan barrenaaurrera egitean,lurra ikaratu egin zen,ortzia dardaratu;hodeiek euria isuri zuten,

5. mendiek behea jo,Jauna, Sinaiko Jauna,Israelen Jainkoa igarotzean.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 5