Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 3:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Haiek zain zeuden bitartean, Ehudek, idoloen ingurutik igaro eta Seirara egin zuen ihes.

27. Heldu zenean, Efraimgo mendialdean adarra jo zuen eta israeldarrak menditik jaitsi ziren, Ehud bera buru zutela.

28. Ehudek esan zien: «Jarrai niri! Eskura eman baitizkizue Jaunak zeuen etsai moabdarrak».Eta haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen.

29. Egun hartan hamar mila moabdar inguru hil zituzten, denak sendoak eta indartsuak. Ez zuen batek ere ihes egin.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 3