Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 21:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israelgo gizonek, Mitzpan bildurik, zin hau egina zuten: «Inork ere ez die bere alabarik emaztetzat emango benjamindarrei».

2. Egun batez, israeldarrak Betelen bildu eta han egon ziren Jainkoaren aitzinean, oihuka eta zotinka negarrez,

3. ziotela: «Jauna, Israelen Jainkoa, zergatik gertatu da hori Israelen? Zergatik galdu da leinu bat?»

4. Biharamunean, herriak, goiz jaikirik, aldarea egin eta erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen.

5. Israeldarrek galdetzen zuten: «Israelgo leinuetatik zein da Jaunaren aitzinean egiten ari garen biltzarrera etorri ez dena?» Izan ere, zin handia egina zuten, hil egingo zutela Mitzpara, Jaunaren aurreko biltzarrera, joan ez zedina.

6. Israeldarrak errukitu egin zitzaizkien beren senide benjamindarrei eta esan zuten: «Israelgo leinu bat galdu da.

7. Zer egin dezakegu bizirik gelditu direnentzat emazteren batzuk inguratzeko? Izan ere, Jaunarengatik zin egin dugu ez diegula geure alabarik emango emaztetarako».

8. Israelgo leinu guztiak, Jaunaren aitzinean Mitzpan egiten ari ziren biltzar hartara talderen bat etorri gabe gelditu ote zen galdetu zutenean, ohartu ziren Galaadeko Jabexetik ez zela inor ere etorri batzarrera.

9. Izan ere, jendea zenbatu zutenean, ikusi zuten han ez zela Galaadeko Jabexeko inor ere.

10. Orduan, batzarrak hamabi mila gudaririk ausartenak hiri hartara bidali zituen, agindu hau emanik: «Hil ezpataz Galaadeko Jabexeko bizilagun guztiak, baita emakume eta haurrak ere.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 21