Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 20:42-45 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

42. Eta ihesari eman zioten israeldarren aurretik, basamorturako bidea hartuz; baina israeldarrek eta hiritik zetozen beste gudariek, bien erdian harrapaturik, xehatu egin zituzten

43. benjamindarrak, eta inguratu, pertsegitu eta Gibearen ekialderaino atsedenik eman gabe oinperatu zituzten.

44. Hemezortzi mila gudari benjamindar ausart erori ziren.

45. Atzea eman eta basamorturantz, Rimon harkaitzerantz, ihes egin zutenetarik ere bost mila gizon harrapatu zituzten bidean israeldarrek eta gainerakoak Gidomeraino pertsegitu, beste bi mila hilez.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 20