Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 18:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Lebitarrak erantzun:—Honela eta honela hartu nau Mikak; ordaindu egiten dit, beraren apaiz izateko.

5. Orduan, esan zioten gizonek:—Otoi, egiozu kontsulta Jainkoari; hasi dugun ibilaldi honek azken ona izango duen ala ez jakin nahi dugu.

6. Apaizak erantzun zien:—Zoazte bakean. Begi onez ikusten du Jaunak hasi duzuen ibilaldia.

7. Bost gizonak abiatu eta Laixera heldu ziren. Eta ikusi zuten hango bizilagunak seguru bizi zirela, Sidongoen antzera, bakean eta lasai. Ez zioten inolako atsekaberik ematen agintariari. Laixkoak urrun zeuden sidondarrengandik eta ez zuten inolako harremanik inorekin.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 18