Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 18:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Ezin izan zituen inork ere salbatu, Sidon oso urruti baitzuten eta ez zuten beste inorekin harremanik. Izan ere, Laix hiria Bet-Rehob izeneko haranean dago. Danen leinukoak hiria berreraiki eta bertan gelditu ziren bizitzen,

29. baina hiriari izena aldatuz: lehen Laix zenari Dan deitu zioten, Jakoben seme Danen, beren arbaso izanaren, oroipenez.

30. Danen leinukoek hiri hartan ezarri zuten irudia. Eta Moisesen seme zen Gerxomen seme Jonatan lehenbizi eta beronen semeak gero Danen leinuko apaiz izan ziren, erbestealdia arte.

31. Mikak eginiko irudia beren artean izan zuten, Jainkoaren etxea Xilon egon zen bitartean.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 18