Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 17:4-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Semeak itzuli zion dirutik zilarrezko berrehun txanpon hartu eta zilargin bati eman zizkion amak eta zurezko idoloa metalez jantzia egin zuen zilarginak, eta Mikaren etxean ezarri zuten.

5. Mikak santutegi bat zuen eta, efod apaiz-jantzia eta etxe-jainkoen irudiak eginarazi ondoren, bere semeetariko bati apaiz-eginkizuna eman zion, beraren apaiz izan zedin.

6. Aldi hartan ez zen erregerik Israelen eta bakoitzak ongien iruditzen zitzaiona egin ohi zuen.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 17