Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 14:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Etxera itzuli zenean, berria eman zien aita-amei, esanez:—Emakume filistear bat jo dut begiz Timnan. Har iezadazue emaztetarako.

3. Gurasoek galdetu zioten:—Ez al da gure ahaideen artean eta gure herrian emakumerik, filistear jentil arrotz horiengana emazte bila joan gabe?Samsonek ihardetsi zion aitari:—Huraxe dut, baina, atsegin. Hartzazu niretzat.

4. Gurasoek ez zekiten Jaunaren gauza zenik. Aldi hartan filistearrek menderatua zuten Israel eta Jauna egokiera bila zebilen filistearrak zigortzeko.

5. Horrela, bada, Samson Timnara abiatu zen bere aita-amekin. Timnako mahastietara heldu zirelarik, lehoi gazte bat atera zitzaion Samsoni orroka.

6. Jaunaren espirituak harturik, Samsonek, eskuetan deus ere ez zuen arren, zatikatu egin zuen lehoia, antxumea zatikatu ohi den bezala. Baina ez zien esan gurasoei zer egin zuen.

7. Ondoren, neskarekin mintzatzera joan zen eta oso atsegin gertatu zitzaion.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 14