Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 13:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Orduan, Manoahek Jaunaren aingeruari:—Geldi zaitez gurekin; antxume bat prestatuko dizugu.

16. Jaunaren aingeruak erantzun zion:—Geldiaraziko baninduzu ere, ez nuke zuk emandakorik jango; erre-oparia egin nahi baduzu, eskaini Jaunari.Manoahek, Jaunaren aingerua zela ohartu gabe,

17. galdetu zion:—Nola duzu izena, zuk hitzemana betetzean, ohora zaitzagun?

18. Eta Jaunaren aingeruak:—Zertarako jakin nahi duzu nire izena? Misteriotsua da.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 13