Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 11:36-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Alabak erantzun zion:—Ene aita, Jaunari hitzeman badiozu, egin nirekin hitzemandakoa, Jaunak menpean jarri baitizkizu etsaiak, amondarrak.

37. Gero, esan zion:—Baina emadazu honako hau: bi hilabetez mendiz mendi neure lagunekin negarrez ibiltzea, ezkondu baino lehen hil behar dudalako.

38. Aitak erantzun zion:—Zoaz!Eta bi hilabeterako joaten utzi zion. Neska mendiz mendi ibili zen bere lagunekin, ezkondu baino lehen hil behar zuelako, negarrez.

39. Bi hilabete haien buruan itzuli zen aitarengana, eta aitak bete egin zuen Jaunari hitzemana. Ezkondu gabe hil zen neska. Horregatik dute Israelen

40. neskek lau egunez Galaadeko Jefteren alabarengatik negar egitera urtero joateko ohitura.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 11