Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 10:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ondoren, Jair agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.

4. Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.

5. Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.

6. Jaunari atsegin ez zaiona egiten hasi ziren berriro israeldarrak. Jauna baztertu eta, bera gurtu ordez, Baalen eta Astarteren idoloak eta Aramgo, Sidongo eta Moabeko sasijainkoak gurtu zituzten, baita amondarrenak eta filistearrenak ere.

7. Horregatik, israeldarren kontra haserre sutan jarri eta filistearren eta amondarren esku utzi zituen Jaunak.

8. Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak.

9. Amondarrek Jordan ibaia igaro zuten, Juda, Benjamin eta Efraimen leinuetakoen kontra ere gudukatzeko. Israel egoera oso larrian gertatu zen.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 10