Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 10:11-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek,

12. sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?

13. Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko.

14. Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»

15. Israeldarrek, berriz, esan zioten Jaunari: «Bekatu egin dugu, bai. Egizu gurekin egokien iruditzen zaizuna. Baina gaur bederen salba gaitzazu!»

16. Orduan, israeldarrek jainko arrotzen irudiak bota eta Jauna gurtu zuten. Eta Jaunak ezin izan zuen gehiago jasan israeldarren sufrimendua.

17. Amondarrek bildu eta Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua. Israeldarrek ere bildu eta Mitzpan ezarri zuten berena.

18. Galaadeko buruzagiek eta jendeak esan zioten elkarri: «Amondarrei eraso diezaien lehenengo gizona izanen da Galaadeko bizilagun guztion buruzagi».

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 10