Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 10:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Abimeleken ondoren, Puaren seme eta Dodoren biloba Tola, Isakarren leinukoa, agertu zen Israel salbatzeko. Xamirren bizi zen, Efraimgo mendialdean.

2. Hogeita hiru urtez gobernatu zuen Israel. Hil zenean, Xamirren ehortzi zuten.

3. Ondoren, Jair agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.

4. Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.

5. Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 10