Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 8:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Ase arte jango duzue, beraz, eta Jauna zeuen Jainkoa bedeinkatuko, eman dizuen lurralde ederrarengatik.

11. «Baina kontuz! Ez ahaztu gero Jauna zeuen Jainkoa, gaur ematen dizkizuedan agindu, lege eta erabakiak bete gabe utziz.

12. Ez dadila gerta, ase arte jatean, zeuek eraikitako etxe ederretan bizitzean

13. eta zeuen behi eta arkumeak, zilar eta urreak eta era guztietako ondasunak gehitzean,

14. zuek harrotu eta Jauna zeuen Jainkoa ahazturik uztea. Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atera zaituztena;

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 8