Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 34:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Moises, Moabeko lautadatik Jeriko parean dagoen Nebo mendira, Pisga gailurrera, igo zen. Handik, lurralde osoa erakutsi zion Jaunak: Galaadetik Danerainoko lurraldea,

2. Neftali, Efraim eta Manasesena, Judaren lurralde guztia Mediterraneo itsasoraino,

3. Negev eta Jerikoko —Palmondo hiriko— haran-ingurua, Tzoar hiriraino.

4. Eta esan zion Jaunak: «Hori da Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldea. Esan nien: “Zuen ondorengoei emango diet”. Zeure begiz ikusten utzi dizut, baina ez zara bertan sartuko».

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 34