Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 32:5-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Akasgabe sortu zituen seme-alabakgaiztotu egin zaizkio:jende makur eta bide-galdua da.

6. Hori al da Jaunari erantzuteko era,herri ergel eta zentzugabe hori?Ez al da bera bizia eman dizun aita,egin eta finkatu zaituena?

7. Gogoratu antzinako egunak,pentsatu iraganeko urteetan;galdegin aitari eta kontatuko dizu,galdegin zaharrei eta azalduko:

8. Goi-goikoak,herriak nor bere lurraldean jartzean,gizateria munduan banatzean,lur-mugak finkatu zizkien herriei,bakoitzaribere jainko zaindaria emanez.

9. Baina Israelbere herritzat aukeratu zuen,Jakoben herriabere oinorde berezitzat.

10. Basamortuan aurkitu zuen,uluz beteriko bakardadean;inguratu eta bere ardurapeanhartu zuen, begi-ninia bezala zaindu.

11. Arranoak, habiaren gain hegaldaka,kumeak hegadarakobizkortzen dituen bezala,halaxe Jaunak ere: hegoak zabaldu,israeldarrak hartueta luma gainean eraman zituen.

12. Jaunak bakarrik eraman zituen,ez zuen berekin jainko arrotzik.

13. Mendi-gainetan ezarri zituen,landako fruituz elikatu;basaeztiz hazi zituen,harkaitzetik sorturiko olioz;

14. behi-gaztanbera eta ardi-esnea,bildots gizenen haragia,aukerako ahariak eta akerrak,ogi-irin garbi bikainaeman zizkion janarieta ardoa, mahats-odola, edari.

15. «Gizendu egin zen Jexuruneta ostikoka hasi—asebete zinen, gizendu,lodi-lodi egin—;bere egile zuen Jainkoa utzi zueneta salbatzaile zuen harkaitzadesohoratu.

16. Mindu egin zutenjainko arrotzak gurtuz,irainduberen jokabide higuingarriaz.

17. Deabruei eskaini zizkietensakrifizioak,ezagutzen ez zituzten sasijainkoei,arestian etorritako jainko berriei,arbasoek inoiz gurtu ez zituztenei.

18. Sortu zaituztena, berriz,zeuen Harkaitza,mespretxatu egin duzue,mundura ekarri zaituztenaahazturik utzi.

19. «Seme-alaben iraina ikustean,baztertu egin zituen Jaunak.

20. Esan zuen:Ezkutatu egingo diet aurpegia,eta ikusiko dut zer amaiera duten,jende gaiztotua baita,leialtasunik gabeko seme-alabak.

21. Jainko ez zirenengana jozmindu ninduten,beraien idolo hutsalez iraindu;herri ez den batekinminduko ditut nik ere,nazio ergel baten bidez irainduko.

22. Sutan dago nire haserrea:Herio Leize hondoraino iritsiko daberonen garra,lurra eta bertako emaitzakirentsiko ditu,mendien oinarriak kiskaliko.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 32