Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 32:39-49 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

39. Baina orain, begira:Ni naiz, neu bakarrik,ez da ni beste jainkorik!Neuk ditut heriotzaeta bizia ematen,neuk dut zauritzen eta sendatzen,ez da inor nire eskutik libratzen.

40. Eskua zerurantz jasoeta zin eginez diot:Betiko bizi naizela bezain egia da,

41. nire ezpata distiratsua zorroztueta justiziari ekitean,mendeku hartuko dudalaetsaien aurkaeta beren merezia emangogorroto didatenei;

42. odolez mozkortuko dira nire geziak,haragiz aseko nire ezpata,hildakoen eta atxilotuen odolaz,ile harroko etsaien buruez!

43. «Naziook, egin poz-oihuJaunaren herriarekin,bere zerbitzarien odolamendekatu egingo baitu Jaunak;mendekua hartuko duetsaien aurka,eta barkamena emangobere lurralde eta herriari».

44. Moisesek, Nunen seme Josue lagun zuela, kantikaren bertso guztiok adierazi zituen.

45. Eta Israel osoari zuzenduriko hitzaldi guztiok bukatzean,

46. esan zien: «Gogoan hartu nik gaur agindu dizuedan guztia, eta agindu zeuen seme-alabei lege honen xedapen guztiak betetzen saiatzeko,

47. ez baitira funsgabeko hitz zuentzat, zeuen bizi baizik; horien bidez, luzaro biziko zarete Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean».

48. Egun hartan bertan, Jaunak esan zion Moisesi:

49. «Igo Abarim mendietara, Moab lurraldean, Jeriko parean, dagoen Nebo mendi-gailurrera, eta begira israeldarrei jabetzan ematen diedan Kanaan lurraldera.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 32