37. esango die Jaunak:“Non dira zuen jainkoak,non babes-harkaitz zenituztenak?
38. Haiek jaten zituztenzuen sakrifizioetako gantzak,haiek edaten isur-oparietako ardoa.Ea, datozela zuei laguntzera,izan ditzazuela gordeleku!”
39. Baina orain, begira:Ni naiz, neu bakarrik,ez da ni beste jainkorik!Neuk ditut heriotzaeta bizia ematen,neuk dut zauritzen eta sendatzen,ez da inor nire eskutik libratzen.
40. Eskua zerurantz jasoeta zin eginez diot:Betiko bizi naizela bezain egia da,
41. nire ezpata distiratsua zorroztueta justiziari ekitean,mendeku hartuko dudalaetsaien aurkaeta beren merezia emangogorroto didatenei;
42. odolez mozkortuko dira nire geziak,haragiz aseko nire ezpata,hildakoen eta atxilotuen odolaz,ile harroko etsaien buruez!
43. «Naziook, egin poz-oihuJaunaren herriarekin,bere zerbitzarien odolamendekatu egingo baitu Jaunak;mendekua hartuko duetsaien aurka,eta barkamena emangobere lurralde eta herriari».
44. Moisesek, Nunen seme Josue lagun zuela, kantikaren bertso guztiok adierazi zituen.
45. Eta Israel osoari zuzenduriko hitzaldi guztiok bukatzean,