Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 32:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Esan zuen:Ezkutatu egingo diet aurpegia,eta ikusiko dut zer amaiera duten,jende gaiztotua baita,leialtasunik gabeko seme-alabak.

21. Jainko ez zirenengana jozmindu ninduten,beraien idolo hutsalez iraindu;herri ez den batekinminduko ditut nik ere,nazio ergel baten bidez irainduko.

22. Sutan dago nire haserrea:Herio Leize hondoraino iritsiko daberonen garra,lurra eta bertako emaitzakirentsiko ditu,mendien oinarriak kiskaliko.

23. Zoritxarrak bidaliko dizkietsamaldan,neure gezi guztiak jaurtiko.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 32