Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 32:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. jaits bedi nire irakaspenaeuria bezala,isur bitez nire esanakihintza bezala,euri-lanbroa belarretan bezala,langarra zelaian bezala.

3. Jaunaren izena aldarrikatuko dut:aitortu handi dela gure Jainkoa.

4. Bera babes-harkaitza:hark egina benetan bikaina,haren jokabidea zuzen-zuzena;Jainko leiala da bera,bidegabekeriarik gabea,zintzoa beti eta zuzena.

5. Akasgabe sortu zituen seme-alabakgaiztotu egin zaizkio:jende makur eta bide-galdua da.

6. Hori al da Jaunari erantzuteko era,herri ergel eta zentzugabe hori?Ez al da bera bizia eman dizun aita,egin eta finkatu zaituena?

7. Gogoratu antzinako egunak,pentsatu iraganeko urteetan;galdegin aitari eta kontatuko dizu,galdegin zaharrei eta azalduko:

8. Goi-goikoak,herriak nor bere lurraldean jartzean,gizateria munduan banatzean,lur-mugak finkatu zizkien herriei,bakoitzaribere jainko zaindaria emanez.

9. Baina Israelbere herritzat aukeratu zuen,Jakoben herriabere oinorde berezitzat.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 32