Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 32:19-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. «Seme-alaben iraina ikustean,baztertu egin zituen Jaunak.

20. Esan zuen:Ezkutatu egingo diet aurpegia,eta ikusiko dut zer amaiera duten,jende gaiztotua baita,leialtasunik gabeko seme-alabak.

21. Jainko ez zirenengana jozmindu ninduten,beraien idolo hutsalez iraindu;herri ez den batekinminduko ditut nik ere,nazio ergel baten bidez irainduko.

22. Sutan dago nire haserrea:Herio Leize hondoraino iritsiko daberonen garra,lurra eta bertako emaitzakirentsiko ditu,mendien oinarriak kiskaliko.

23. Zoritxarrak bidaliko dizkietsamaldan,neure gezi guztiak jaurtiko.

24. Goseak akituko ditu,sukar eta izurri gaiztoek erasango;txikituko dituzten basapiztiakbidaliko dizkiet,pozoiz akabatuko dituzten sugeak.

25. Kalean ezpatakkenduko dizkie seme-alabak,etxe barruan ikara izango nagusi.Denek izango dute zori bera,mutil eta neskatxek,bularreko haur eta agureek.

26. «Israeldarrak sakabanatzeapentsatu nuen,berorien oroitzapena eregizartetik desagerraraztea;

27. baina etsaien irainen beldur nintzen,arerioek, oker ulertuz,hau pentsatuko zuten beldur:“Geure ahalmenaz nagusitu gara,hori ez da Jaunak egina”.

28. Zentzua galdu duen jendea da,ezer ulertzeko gauza ez dena.

29. Jakinduriarik balute,ohartuko lirateke beren azkenaz.

30. Nola daiteke, izan ere,gizon batek mila pertsegitzea,bi gizonek hamar milariihes eragitea,babes-harkaitz duten Jaunak saldueta etsaien eskuutzi dituelako ez bada?

31. Ez dira, ez,etsaien jainko babesleakgure Harkaitzaren pareko;etsaiek berek aitor dezakete hori.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 32