Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 30:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Adierazi dizuedan guztia —proposatu dizkizuedan bedeinkazio eta madarikazioak— gertatuko zaizue, bai. Orduan, Jaunak zeuen Jainkoak botako zaituzten nazioetan, gogoeta egingo duzue;

2. Jaunarengana zeuen Jainkoarengana itzuliko zarete eta beronen esana egin eta gaur agintzen dizuedan guztia bihotz-bihotzez eta gogo osoz beteko duzue bai zeuek, bai zuen ondorengoek.

3. Orduan, Jaunak zuen Jainkoak aldatu egingo du zuen zoria, gupidaz hartuko zaituzte eta sakabanaturik egongo zareten nazio guztietatik berriro bilduko;

4. munduko azken muturreraino bota bazintuzten ere, bertara joan eta bildu egingo zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak;

5. zuen arbasoek jabetzan hartu zuten lurraldera itzularaziko zaituzte eta beronen jabe bihurtuko zarete; zeuen arbasoak baino zoriontsuago eta ugariago egingo zaituzte.

6. «Zuen Jainko Jaunak zuen eta zuen ondorengoen bihotzetan ezarriko du ituna, Jauna zeuen Jainkoa bihotz-bihotzez eta gogo osoz maitatu ahal izan dezazuen eta bizirik iraun.

7. Madarikazio guztiok, berriz, pertsegitu izango zaituzteten etsai amorratuen gainera botako ditu Jaunak zuen Jainkoak.

8. Zuek, ordea, Jaunaren esaneko bihurtuko zarete berriro eta gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok beteko dituzue.

9. Jaunak ondasunez beteko zaituzte: arrakasta emango dizue zuen eginkizun guztietan, eta emankor egingo bai zeuek, bai zeuen abere eta lurrak; atsegin izango baitzaio zuen Jainko Jaunari zuen ongizatea, zuen arbasoena izan zitzaion bezala.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 30