Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 29:5-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ez duzue ogi beharrik izan jateko, ezta ardo edo pattar beharrik ere edateko. Jauna arduratu da zuetaz, bera dela Jauna zeuen Jainkoa aitor zenezaten.

6. «Gero, hona iritsi zarete. Hexbongo errege Sihon eta Baxango errege Og gure aurka borrokatzera irten zaizkigu bidera eta garaitu egin ditugu;

7. haien lurraldeak hartu eta Ruben eta Gaden leinuei eta Manasesen leinu erdiari eman dizkiegu ondaretzat.

8. «Bete arretaz itun honen xedapenak, zeuen eginkizun guztietan arrakasta izan dezazuen.

9. «Denok zaudete gaur hemen Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean: leinuburuak, herri-arduradun eta funtzionarioak, gizonezkoak,

10. haur eta emakumeak, baita kanpalekuan egurgile eta ur-ekarle diren etorkinak ere.

11. Jaunak zuen Jainkoak gaur zuekin egiten duen ituna onartzeko eta ezartzen dizuen konpromisoaz zeuen buruak lotzeko zaudete hemen.

12. Itunaren bidez, bere herri egiten zaituzte Jainkoak eta bera zuen Jainko izango da, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez hitzeman zien bezala.

13. Ez du ituna zuekin bakarrik egiten, eta konpromisoa ez dagokizue zuei soilik;

14. gaur hemen, Jaunaren geure Jainkoaren aurrean gaudenontzat ez ezik, gaur gurekin hemen ez direnentzat ere balio du.

15. «Gogoan duzue Egipton bizi izan garela eta bidean aurkitu ditugun herrien artetik igaro garela.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 29