Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 28:25-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. «Etsaien menpe jarriko zaituzte Jaunak; bide bakarretik aterako zarete gerrara, baina mila bidetan sakabanaturik egingo duzue ihes etsaiengandik. Ikuskizun izugarri gertatuko zarete munduko erresuma guztientzat.

26. Zuen gorpuak zeruko hegazti eta lurreko piztien janari izango dira, eta ez da inor ere izango haiek uxatzeko.

27. «Egiptoarrak jo zituen bezalako zauri zornetsuz eta erlakizten, sarna eta ezkabiaz joko zaituzte Jaunak, eta sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.

28. Zorabioz, itsumenez eta izu-ikaraz joko zaituzte;

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 28