Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 28:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. «Madarikatuak izango zarete hirian, madarikatuak landan.

17. «Saskiak eta oramahaiak hutsik utziko dizkizue Jaunak.

18. «Agor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta antzu zuen behi eta ardiak.

19. «Madarikatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan.

20. «Madarikazioa, izua eta mehatxua bidaliko dizkizue Jaunak zeuen eginkizun guztietan: suntsitu egingo zaituzte eta bizkor desagerraraziko, zeuen egintza txarrez Jauna baztertzeagatik.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 28