Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 28:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. «Lehen postuan jarriko zaituzte Jaunak, inoiz ere ez azkenekoan; gora egingo duzue beti, behin ere ez behera, baldin eta gaur ematen dizkizuedan Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen eta arretaz betetzen badituzue,

14. ezertan ere saihestu gabe, eta jainko arrotzen atzetik joaten ez bazarete, berauei kultu emateko.

15. «Aitzitik, gaur ematen dizkizuedan agindu eta legeak betetzen saiatu ez eta Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen ez badiozue, madarikazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.

16. «Madarikatuak izango zarete hirian, madarikatuak landan.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 28