Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 28:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Gaur ematen dizkizuedan aginduak betetzen saiatzen bazarete eta Jaunari zeuen Jainkoari zintzo obeditzen badiozue, munduko herri guztien gainetik goratuko zaituzte.

2. Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen badiozue, bedeinkazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.

3. «Bedeinkatuak izango zarete hirian, bedeinkatuak landan.

4. «Emankor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta zekorrak eta arkumeak ugalduko dizkizue.

5. «Saskiak fruituz eta oramahaiak ogiz beteko dizkizue Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 28