Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 28:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Gaur ematen dizkizuedan aginduak betetzen saiatzen bazarete eta Jaunari zeuen Jainkoari zintzo obeditzen badiozue, munduko herri guztien gainetik goratuko zaituzte.

2. Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen badiozue, bedeinkazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.

3. «Bedeinkatuak izango zarete hirian, bedeinkatuak landan.

4. «Emankor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta zekorrak eta arkumeak ugalduko dizkizue.

5. «Saskiak fruituz eta oramahaiak ogiz beteko dizkizue Jaunak.

6. «Bedeinkatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan.

7. «Erasoko dizueten etsaiak zuen menpe jarriko ditu Jaunak; bide bakarretik zuen aurka etorriak, mila bidetan sakabanaturik joango dira zuengandik ihesi.

8. «Garautegiak gainezka beteko dizkizue eta eginkizun guztietan arrakasta emango Jaunak zeuen Jainkoak: bedeinkatu egingo zaituzte berak emango dizuen lurraldean.

9. «Berari sagaraturiko herri egingo zaituzte Jaunak, zin egin dizuen bezala, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak betetzen badituzue eta berari jarraitzen badiozue.

10. Orduan, munduko herri guztiek ikusiko dute Jaunaren izena daramazuela, eta zuen beldur izango dira.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 28