Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 25:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Herritar bi elkarrekin borrokan ari badira eta haietako baten emazteak, senarra jipoitik libratzeko, eskua luzatu eta besteari lotsarietatik heltzen badio,

12. moztu egingo diote eskua. Ez izan gupidarik!

13-14. «Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan.

15. Behar bezalako pisu eta neurriak, zuzen eta zehatzak, izango dituzue; horrela, luzaro biziko zarete Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldean.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 25