Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 25:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Bi gizonen artean liskarrik sortzen bada, auzitara joko dute, epaituak izateko: epaileek errugabea errugabe aitortuko dute eta erruduna errudun.

2. Zigorkatua izan behar duen erruduna lurrean etzanaraziko du epaileak, eta bere begi-bistan merezi beste zigorrada emango dizkiote.

3. Nolanahi ere, sekula ez da berrogei zigorrada baino gehiago emango, zigorraldia gogorregia gerta eta herritarra denen aurrean laidotua geldi ez dadin.

4. «Ez diozue muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 25