Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 23:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Botorik egiten ez baduzue, ez zarete izango errudun.

24. Baina ez jan emandako hitza, zeuen kabuz Jaunari zeuen Jainkoari agindutako botoa bete gabe utziz.

25. «Lagun hurkoaren mahastian sartzen bazarete, nahi beste jan dezakezue; baina ez bildu ezertxo ere saskian.

26. Eta lagun hurkoaren gari-soroan sartzen bazarete, eskuaz har ditzakezue galburuak, baina igitaiaz moztu ez.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 23