Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 22:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Ez duzue artilea eta lihoa nahastuz ehunduriko arroparik jantziko.

12. «Borlatxoak ezarriko dituzue estaltzeko erabiliko duzuen mantuaren lau ertzetan.

13. «Eman dezagun norbaitek, emakume batekin ezkondu eta berarekin harremanak izan ondoren, begitan hartzen duela

14. eta egite txarrez salatu eta izen txarra jartzen diola, esanez: “Emakume honekin ezkondu eta, bereganatzean, ez dela birjina konturatu naiz”.

15. Horiek horrela, neskaren aita-amek alabaren birjintasunaren froga-agiria hartu eta herri-arduradunei aurkeztuko diete auzitegian.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 22