Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 21:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hildakoagandik hurbilen legokeen hiriko arduradunek bigai bat hartuko dute, behin ere lanean jardun edo uztarrian lotu gabea.

4. Sekula agortzen ez den erreka baten ondora, inoiz landu eta erein gabeko tokira, eraman eta lepo-hezurra hautsiko diote.

5. «Orduan, apaiz lebitarrak hurbilduko dira, horiek aukeratu baitzituen Jaunak zuen Jainkoak bere liturgi zerbitzurako eta beraren izenean herria bedeinkatzeko, eta beraiei baitagokie lege-auziak eta arazo kriminalak erabakitzea.

6. Ondoren, hilketa-tokitik hurbilen dagoen hiriko arduradun guztiek eskuak garbituko dituzte errekan eta lepo-hezurra hautsitako bigaiari gainean ezarriko,

7. esanez: “Gure eskuak ez du horren odolik isuri, ezta begiek ezer ikusi ere.

8. Barka, Jauna, askatu duzun zeure herri Israeli, eta ez utzi zeure herrian errugabeen hilketarik gertatzen”.«Eta hilketa ez zaie leporatuko.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 21