Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 21:12-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. eraman dezake etxera. Emakumea, ilea eta azkazalak moztu,

13. gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aita-amengatik negar egiten. Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira.

14. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truke, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.

15. «Eman dezagun gizon batek bi emazte dituela eta bata bestea baino maiteago duela, eta, batak zein besteak seme-alabak eman dizkion arren, gutxiago maite duenarena dela lehen-semea.

16. Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-semetzaren eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.

17. Aitzitik, gutxiago maite duen emaztearen semea aitortuko du lehen-seme eta, ondare guztitik, beste semeei dagokiena baino bi aldiz gehiago emango dio; seme hori izan da aitaren gizontasunaren lehen emaitza eta berari dagokio lehen-semetzaren eskubidea.

18. «Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aita-amen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena;

19. gurasoek semea hartu eta herri-arduradunengana eramango dute auzitegira,

20. eta esango diete: “Gure seme hau zentzakaitza eta bihurria da, ez digu esana egiten; tripontzi eta mozkorra da!”

21. Orduan, hiritarrek harrika emango diote hil arte. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik; horren berri jakitean, beldur izango dira israeldar guztiak.

22. «Heriotza-zigorra merezi duen bekatu batengatik norbait urkabean hiltzen baduzue,

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 21