Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 21:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean norbait landan lurrean hilda azaldu eta nork hil duen ez badakizue,

2. herri-arduradunek eta epaileek bertara joan eta gorpuaren eta inguruko hirien arteko luze-laburra neurtuko dute.

3. Hildakoagandik hurbilen legokeen hiriko arduradunek bigai bat hartuko dute, behin ere lanean jardun edo uztarrian lotu gabea.

4. Sekula agortzen ez den erreka baten ondora, inoiz landu eta erein gabeko tokira, eraman eta lepo-hezurra hautsiko diote.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 21